…izena jar dezaiokegu azken asteari. Manillares Iturriagaren urtebete pasatxoko historian izan dugun asterik potenteena. Bi emanaldi. Iruñea eta Alegia. Lehena aspalditik prestatzen hasia. Bigarrena ia bapatekoa izan dena. Biak ederrak. Hilaren 9an izan zen Iruñeakoa. San Ferminetako larunbatean. Murugarreneko kontzertuan luzatu zigun gonbitea Patxik. Nabarreria kaleko Zabaldi elkartean kontzertuak antolatzen zirela eta ea joko al genuen. Logistika aldetik genituen zalantza apurrak uxatu orduko eman genion baiezkoa Patxiri eta han joan ginen artaldea Iruñea aldera. Bajak bagenituen baina manillarestar dezente elkartu [...]











Gehitu Googlera

