Manillares Iturriaga Koop-Rock.

Kantatzen duen Herrie ez da inoiz hilko!

RSS jarioak | Twitter | Facebook
eskolaeguna

…eskolak auzoa behar du. Hori dio Gasteizko Alde Zaharreko eskolaren alde egin den kantuak. Azaroaren 5ean egin zuten eskolaren aldeko festa. Dakizuen bezala, badugu Gasteiz aldean manillarestar infiltratu bat. Jon. Eskolaren festarako kantu bat egingo ote zuen galdetu zioten eta horrelako kontuak gustatzen ez zaizkionez, bada bi larunbatetan kantua sortu eta grabatu zen. Manillarestarrok kantuan parte hartzeko aukera izan dugu. Parte hartu, jende jator askoa ezagutu, eta dena esaten hasita, Gasteizko ostiraletako poteoaz gozatzeko aukera ere bai. Plazerra izan da. [...]

ManillaresIturriaga 2011 - Aza - 14 Gehitu iruzkina IRAKURRI POST OSOA
manillares-iturriaga4012982081308141499

Larrabetzuko kontzertuaren harira, Patxi Gaztelumendik, MusikaZuzenean webgunean idatzitako kronika hona ekartzea pentsatu dugu, jarraian oso-osorik: _____________________________________________________________________________________ Rock & eskola 2011/06/17 larrabetzu. Testua: Patxi Gaztelumendi Argazkiak: Idoia Andres 24 Eka ’11 kronika: patxi gaztelumendi argazkiak: Idoia Andres afaria: xabi garai, olatz arregi, aintzane olabarrieta barrako turnoak: hori baiko gazteak musika: manillares iturriaga giroa: alegiko herritarrak eta eskolako umeak Eguna: Ekainak 17 Lekua: Hori Bai! Gaztetxea Honek kontzertu baten kronika izan behar zuen. Beharko du. Baina musikarekin batera, zenbait gogoetarako unea hartuko [...]

ManillaresIturriaga 2011 - Urr - 25 Gehitu iruzkina IRAKURRI POST OSOA
¼ Manillares

…izan da asteburukoa. Ostiralean gaseosa bezala igo eta larunbaterako indarrik gabe geratuko ginenaren beldur ginen baina bi egunetan sasoiko ikusi dugu taldea. Ostiralean Bonberenean genuen zita 12 Tribu taldekoekin batera. Arratsalde erdian iritsi ginen eta Julen, Moneo eta konpainiak harrera bikaina egin ziguten. Gure soinu proba amaitzen ari ginela heldu ziren azpeitiarrak. Jende jatorra. Beraiek probatzen zuten bitartean eta afalordurarte poteoan ibili ginen. Gero oholtzan izango ziren hainbat manillarestar ere tabernaz taberna zebiltzan ordurako. Afaltzera itzuli ginen Bonbereneara. 12 Tribukoekin [...]

ManillaresIturriaga 2011 - Urr - 12 2 Iruzkin IRAKURRI POST OSOA
IMAG0059

…eta garelako izango dira” dio esaerak. Gaurkoan esaeraren lehen zatiarekin geratuko gara. Izan ere, asteburuan Kaleberako Festak izango ditugu. Alegian tradizio handia duten jaiak dira. Herriak herriarentzat eginiko jaiak. Egitarau zabal eta potolorik gabe asteburu ederra pasatzeko aukera izango dugu gure herrian. Ostiralean patata tortila txapelketarekin hasi eta igandean mus txapelketa amaitu bitartean festa giroa izango da nagusi. Festak eta musika uztarri berean joan izan dira sarri. Gaur egun gure talde honekin gabiltza gora eta behera baina pentsa dezakezuen moduan, [...]

ManillaresIturriaga 2011 - Ira - 16 2 Iruzkin IRAKURRI POST OSOA
kukutza ikutu bez

[Audio clip: view full post to listen] Duela aste batzuk zabaldu zen albistea eta azken egunetan mehatxuak indarra hartu duela dirudi. Bilboko Kukutza gaztetxea desalojo arriskuan dago eta etengabeak dira bertan daudenekiko elkartasun mezuak. Atzo bertan, Zea Mays taldeak kontzertua eskaini zuen gaztetxean bertan eta datozen orduetan edozer gerta daiteke. Guk ere gaztetxeei asko zor diegulako, hemendik gure indarra eta hauspoa bidali nahi diegu Kukutzakoei. Eutsi goiari!!

ManillaresIturriaga 2011 - Ira - 15 Gehitu iruzkina IRAKURRI POST OSOA
IMAG0043-1

…izan dugu asteburuan. Horrela ikusita ez dirudi beste munduko ezer denik bi egunetan bi kontzertu egiteak. Baina dena esan behar bada, gure taldean dobletea egitearena gogorra suertatu da. Izan ere, eta guztia laburbiltze aldera, ez dakigu etxera joaten. Ostiralean ekin genion asteburuari. Amezketako festen barruan, kontzertua eskaini behar genuen eta bertako lagunak ere oholtzara igotzekoak ziren. Bada pentsa dezakezue, etxetik hurbil, hilabete eta erdiren ostean kontzertua, ezagun, ugari, parrandako gogoa… Festa borobila izan zen. Ederki eman ziguten afaltzen eta 22:45etan [...]

ManillaresIturriaga 2011 - Abu - 30 Iruzkin bat IRAKURRI POST OSOA
telebistan

Hauxe da ETB 3koek festetan grabatutakoarekin egin duten bideoa. Ikusi eta gozatu!!

ManillaresIturriaga 2011 - Abu - 22 Iruzkin bat IRAKURRI POST OSOA
Tontokalen

…izena jar dezaiokegu azken asteari. Manillares Iturriagaren urtebete pasatxoko historian izan dugun asterik potenteena. Bi emanaldi. Iruñea eta Alegia. Lehena aspalditik prestatzen hasia. Bigarrena ia bapatekoa izan dena. Biak ederrak. Hilaren 9an izan zen Iruñeakoa. San Ferminetako larunbatean. Murugarreneko kontzertuan luzatu zigun gonbitea Patxik. Nabarreria kaleko Zabaldi elkartean kontzertuak antolatzen zirela eta ea joko al genuen. Logistika aldetik genituen zalantza apurrak uxatu orduko eman genion baiezkoa Patxiri eta han joan ginen artaldea Iruñea aldera. Bajak bagenituen baina manillarestar dezente elkartu [...]

ManillaresIturriaga 2011 - Uzt - 19 Gehitu iruzkina IRAKURRI POST OSOA
Sin título-3

… eta gu #txupinazo-an izan gera. Bai, bai, batzuk han dira dagoeneko, eta besteok, teknologia berriei esker ere txupinazoan izateko modua izan dugu. Eitb-k, txupinazoaren zuzeneko irudiak eskaini, eta telebista eta twitter uztartu ditu, eta guk bide batez, datorren larunbatean emango dugun kontzertuaren berri emateko probestu dugu (ikusi irudia). Beraz, ez dago aitzakiarik, hitzordua: Iruñean, Uztailak 9, larunbata 23:30etan, Nabarreria kalearen 25.ean izango gaituzue, Zabaldi Elkartasunaren Etxean… bueno iada denek jakiñaren gainean zaudete eta! Ondo pasa!

ManillaresIturriaga 2011 - Uzt - 6 Gehitu iruzkina IRAKURRI POST OSOA
A-portada

[Audio clip: view full post to listen] …dugu Ziklox Garaialderen diskoa. “Urteak ez dira alferrik pasatzen” izena jarri diote eta egiari zor, atzo arratsaldean lehen aldiz hartu nuenean Zikloxen ziklo bat osatu dela sentitu nuen. Itxi gabe zegoen zirkulua itxi du taldeak lan honekin. Manillaresen ibilia jarraitu duzuenok jabetuko zineten moduan, guretzat talde berezia izan da eta da Ziklox Garaialde. Manillaresen “aita” dela esan liteke modu batean. Beraiei esker (erruz) elkartu ginen lehen aldiz, zikloxtar batzuk manillarestarrak dira, euren kantuak [...]

ManillaresIturriaga 2011 - Uzt - 3 Iruzkin bat IRAKURRI POST OSOA
larrabetzu

…itzuli ginen Larrabetzutik. Antzekotasunak dituzten bi herri dira Larrabetzu eta Alegi eta ostiralean Bizkaia aldera egin genuen bisitan benetan ondo pasa genuen. Arratsalde erdirako iritsi ginen Larrabetzura. Hori Bai gaztetxera sartu eta muntaia lanak egin ostean herrian bueltatxo bat eman genuen. Ordurako Patxi Gaztelumendik harrera egina zigun. Gaztetxearen inguruan aipatu benetan txukun dagoela eta daukaten bigarren pisuari buruzko hainbat galdera egin zizkieten manillarestar batzuk bertakoei. Herri dotorea da Larrabetzu. Gaztetxetik irten eta bi alboetara etxe politak dituen kale batean gora [...]

ManillaresIturriaga 2011 - Eka - 21 Gehitu iruzkina IRAKURRI POST OSOA

Lehenik kronika izan zen, gero irudiak eta orain Murugarrengoa biltzen duen bideoa. Next Show: ekainak 17, ostirala, Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxean.

ManillaresIturriaga 2011 - Eka - 9 Gehitu iruzkina IRAKURRI POST OSOA
  • RSS
  • Delicious
  • Facebook
  • Twitter
  • Vimeo
  • Youtube
  • qik
IMAG0584-1

Etxean estreinatu du

...udaberria. Eguraldi onak kontzertuetarako eskaintza sorta besapean hartuta egin digu ...

argia

Eskerrikasko @IratiS

Askotan jo izan dugu, baino horrelako plaza batean sekula ez. ...

Identi. ca ere euska

Pasa den astean StatusNet kode irekiko mikroblogintza zerbitzaria berritu zuten; ...

Hau ere...

...gordetzeko moduko bideoa da. Ibon Azpilikueta lagunak, Etxeberrianen emandako kontzertuaren ...

Gordetzeko modukoa..

...da zalantzarik gabe bideo hau. Etxeberrianeko despedidako argazkiak dira. Esan ...

Babesleak ;-)

  • TxintxarriMEDIA
  • MusikaZuzenean
  • BlogSovieta
  • Kantatu, sentitu, ekin!

  • ManillareStatus