Batetik halabeharra eta bestetik Ziklox Garaialde taldea dira gu sortu izanaren arrazoi nagusiak. Halabeharra diogu une jakin batean toki zehatz batean suertatu ginelako. Ziklox Garaialde berriz, beraien itzulerako kontzertuari begira elkartu ginelako lehen aldiz. 2010eko apirila zen. Ekainean Alegian egitekoa zen Musikaz Blai festan Ziklox itzuliko zela eta, herriko musikariek eginiko zerbaitekin kontzertua osatu nahi zela esan ziguten. Bertsio batzuk prestatzen hasi ginen baina berezitasun batekin: kantu bakoitza abeslari ezberdinekin egingo genuen. Jendea bilatu (egiari zor, ez zen zaila izan), ensaio batzuk egin eta han agertu ginen oholtzan. Zortzi abesti jo eta jendearen erantzuna ikusita, zerbaiterako balio genuenaren sentsazioarekin jaitsi ginen oholtzatik.
Gero Bulebarren jotzeko aukera etorri zen. Lehen kontzertuari abesti eta abeslari batzuk gehitu eta berriz ere Ziklox Garaialderekin batera igo ginen oholtzara. Talde baten lehen bi kontzertuak izateko ez genuen kexatzeko arrazoirik. Bi kontzertuak Ziklox Garaialderekin jo genituen eta horietako bat Bulebarren!!
Uda etorri zen ondoren. Amaiurren jotzeko aukera suertatu zen. Kantu zerrenda moldatu eta han joan ginen. Eguneko gauzarik onena Amaiurren aurkitu genuen jendea eta parranda izan ziren.
Uda ostea berriz, Alegiko Gaztetxeko urteurrenean jotzeko aukera eman ziguten. Hau bai. Mimo handiarekin prestatu genuen. Gaztetxea beteta, herriak eginiko festa herriarentzat. Hantxe sortu zen Manillares Iturriaga fenomenoa (hitzak balio badu). Orduan gure artean sortu zen talde sentipen horren eraginez egin dugu honainoko bidea. Geroztik etorri dira Ondarru eta Andoain. Manillares Iturriaga ez da inor. Zerbait da.
Ondo bizi!!











Gehitu Googlera

