Ez dago beste hitzik larunbatekoaren ostean. Eskerrikasko manillarestarroi, bertaratu zinetenoi, Alegiko Gaztetxeari, irudiak grabatu zenituztenoi, aguantatu gaituzuenoi… Larunbatean bizi izandakoa denbora dezentean geratuko da gure oroimenean.
Izan ere, egunari usain berezia zerion goizean goizetik. Bazkaldu aurreko poteoan jende asko, bazkarian ere lagun dezente, mus txapelketa, afaria, kontzertua… Egun bereziaren traza zuen. Hau guztia aipatzean, ezin ahaztu Imanolen lana. Bazkaria jarri, gaztetxea atondu, barrako lana egin… Bejondeizula!! Biba hi!!!
Hori egunari begira jarrita. Etxera begira jarrita berriz, ezin ukatu guretzat oso egun berezia zenik. Jai giroan murgildu nahi genuen baina gauekoak ez zigun utzi (idazten ari denaren kasuan behintzat) erabat festan murgiltzen. Astean zehar idatzia genuen nahikoa azkar ari zela pasatzen baina azken bi egunak benetan luze egin ziren eta larunbata bera zer esanik ez. Aurretik egin beharreko lana eginda zegoen eta ondo gainera, baina nerbioek ere bat egin nahi izan zuten larunbateko festarekin.
Gauzak horrela, iritsi zen soinu proba. Egin beharreko probak egin, abesti pare bat jo eta Errugabekoei utzi genien euren jarduna burutzen. Ordua hurbiltzen ari zen eta afal aurreko tartea poteoan pasa genuen. Urduritasun portzentaia gora zihoan. Afaltzeko orduan elkartu ginen “ofizialki” manillarestar guztiak. Zerbait jan, edan, hitz egin, azken detalleak lotu… Kafea hartu eta 23.30etan eman zioten hasiera kontzertuari Errugabekoek. Gaztetxera jendea hurbiltzen ari zen eta Errugabekoen kontzertua gustora entzun genuen. Talde ona eta jende aparta. Aupa zuek!!! Haiek euren jarduna amaitzean, gure txanda. Taulagainera igo, guztia prest utzi, kantu zerrendak bere tokian jarri…
…”Intro” eta jendearen oihu artean oholtzara. Pultsazioak topera, 5 makil kolpe eta uf!! hasi gara jotzen. Lehen abestian elkarren arteko begiradak bakarrik izan dira. Jendeari apenas begiratu diogu. Nahikoa lan badugu. Amitu da. Jendea behean gustora dagoela dirudi. Gu elkar animatzen. Lehen bi abeslariak gora. Motorra martxan jarri da eta ari gara berotzen eta erritmoa sartzen. Abestiak badoaz poliki poliki. Jendeak behean gustora jarraitzen duela dirudi. Gu ere gure artean lasaiago. Halako batean sarreratik norbaitek argiak piztu eta itzali ditu. Gaztetxea beteta dago. Kontzertuak aurrera darrai eta jada esan liteke gozatzen ari garela. Gozatzen abeslariekin, musikariekin, jendearekin, giroarekin… Azken abestitan sartzen ari gara. Bukatzen ari dela ohartu eta une bakoitza bizi eta gozatu nahi dugu. 19 abesti jo eta bukatzeko keinua egin dugu. Jendeak “beste bat, beste bat” dio. Azken bi abestiak geratzen dira. Azken abestiko azken nota jo dugu. Belarri batetik besterainoko irribarrearekin gaude. 2 ordu t’erdiko festa izan da. Gu zoriontsu. Jendeak ere hala dirudi. Gauzak jaso eta festan murgiltzera goaz.
Izen asko datoz burura eskerrak ematerako garaian. Nola ez, manillarestar guztioi mila esker. Kantatzera eta musika jotzera animatzeko izan duzuen ausardia eta gogoagatik. Zuek gabe ez zen hau egingo. Eskerrikasko gaztetxeari aukera hau emateagatik. Eskerrikasko kontzertuan izan zinetenoi emandako babesagatik. Eskerrikasko hilabet hauetan aguantatu gaituzuenoi, kontzertuaren inguruko kontuekin “lata” eman dizuegunoi eta zalantza garai haietan gure ezinegonak entzuten izan zinetenoi (biba zuek).
Eskerrikasko, Manillares Iturriagaren parte sentitzen zaretenoi. Helburua bezain polita izan da helbururako bidea zuekin batera egitea.
Ondo bizi!!!!
P.D.1. Otsailean Ondarrun jotzeko aukera dago. Urtarrilean manillarestarrok egingo dugun afarian hitz egingo dugu!!!!
P.D.2. Unai eta Manex. Larunbatean hasi aurreko azken bi minutuen pareko uneek ez dute preziorik. Biba zuek!!!!












Gehitu Googlera


Aupa Julen & cia!
Nik ere antzeko zeozer sentitu nin, astean zehar elegante, baño eguna allatu ta egie esan behar badit, nerbioso nitxoan. Bideo kamarak kolokatu beharra, kontzertue…
Oholtzara igo behar ta hara! afoniko nitxoan, eskerrak Imanolen Ron&Eztia eta Amaian Ricolari…
“Tierra tragame”, nun neoan ez nekian. Txalaparta bukatzeako jetxi nitxoan, enfin, nerbioen kontuak… barkau Gari ta Dani. Txalapartari bikañak!
Eskerrikasko zuei Manillares, nahi duzuenerako!
[...] This post was mentioned on Twitter by EuskalHerrian.info, Manillares Iturriaga. Manillares Iturriaga said: Manillares Iturriaga Post berria – Eskerrikasko!!!!!. Irakurri http://manillares.txintxarrisfera.com/?p=66 [...]
Kontzertu ederra…
ea irudikin gaztetxean sortu zen giroa transmititzea lortzen degun
Aupa hirukote!
Egie esan Txarlik eta beste zenbaittek bezela nik´e nerbio earrak sentittu nittun baino ikaragarri balio izan zun guztiak!
Gusto handikoa izan da une hoiek zuek guztiekin konpartitzea.
Hirukote: Zorionak in dezuen lanangatik ta pazientzingatik!!
Ez zeate makalak!!
Eskerrikasko musikarako afizio hoi denokin konpartitzeagatik!
Mundiala; etxeko baliabideak, etxeko gendea, etekinak etxerako,… benetako autogestioa, mundua erortzen bada ere geon artean eta geure medioekin zer egina bazeok, ez diagu inoren beharrik, hori bai benetako independentzia.
Julen, Unai, Manex mila esker, zuek izan zarete zama handiena eraman duzuenak, eta beste 23 lagunak, Txapó!!
Eta nik behintzat ezin diat ahaztu herriko talde bat osatzeko izan dugun “zirikatzaile” nagusia, Iñaki Nabarro, ZORIONAK Iñaki, lortu dek azkenean, demonio kazkagorra haiz eta ez dakik zenbat eskertzen diagun hire su ta gar iraunkorra.
Nere ustez, lehenengo fasea, garrantzitsuena, Ondarrun bukatuko dek eta ordua dek aurrera begira amesten hasteko, poza ta umore ona zabaltzen jarraitzeko. Ez dezagula galdu Alegin betidanik izan dugun parrandero fama ona, autogestioa dek kanpoko krixixari aurre egiteko irtenbide bakarretakoa.