…gabiltza azkenaldian. Urretxuko kontzertuaren kronika egitea ere ahaztu egun zaigu!! Motxean kontatuta, dotore ibili ginen. Arratsaldeko zapietan izan zen kontzertua eta ordutegiari buruzko zalantzak zituenari berehala kendu zitzaizkion. Hasieratik topera ekin genion kontzertuari eta konturatzerako azken kantuetan ginen. KKinzona irratikoak ere giro ederrean zebiltzan eta baita gaztexekoak ere. Bejondeizuela!! Eskerrikasko eta nahi duzuen arte!!
Kontzertu hura pasata, urteko kontzerturik berezienetakoa prestatzen hasi ginen. Alegiko Gaztetxeak 24 urte beteko ditu aurten eta bertako urteurrenean izango gara iaz bezala abenduaren 17an. Etxean jotzea beti da berezia eta gure buruari erronka bat jarri genion: ez genuela 2010eko kontzertuan jotako kanturik joko. Erronka onartzea erraza izan zen. Orain ditugu komeriak!! Egunak azkar doaz aurrera!! Bihar hasiko gara ensaioekin eta ikusiko dugu nola gauden.
Hori bai, zure lekuan, nik ez nuke hilaren 17ko kontzertua galduko. Eta gehiago esango dizut. Festa egun ederra antolatu da eguerditik hasita. Gonbitea egina dago. Zuk ikusi.











Gehitu Googlera

