Manillares Iturriaga Koop-Rock.

Kantatzen duen Herrie ez da inoiz hilko!

RSS jarioak | Twitter | Facebook
IMAG0584-1

…udaberria. Eguraldi onak kontzertuetarako eskaintza sorta besapean hartuta egin digu bisita, eta, guztietara iristeko modurik izango ez dugun arren, datozen asteburuetan ez dugu aspertzeko beta handirik izango. Esan bezala, etxean ekin genion joan den asteburuan udaberriko mini-tour honi. Maiatzaren 12an Euskal Herria-Palestina Eguna ospatu zen Alegian, eta gauean gaztetxean jotzeko aukera sortu zitzaigun. Bi hilabete geldirik igaro ostean, makinaria martxan jarri behar. Kanta batzuk erretiratu, berri batzuk sartu, momentuz taldea uztea erabaki duen abeslariren bat edo beste, lehen aldiz gurekin [...]

ManillaresIturriaga 2012 - Mai - 15 Iruzkin bat IRAKURRI POST OSOA
argia

Askotan jo izan dugu, baino horrelako plaza batean sekula ez. Argia astekariak, taldeari buruzko artikulu bat argitaratu du, eta ohore haundia da guretzat horrelako aldizkari batek gure Koop-Rock proiektuari tarte bat eskaintzea. Non eta Kultura atalean gainera Eskerrik asko Irati Sarasua, Gorka Bereziartua (aka Boligorria) eta Argiako gainontzekoei. Kantatzen duen herrie ez da inoiz hilko!!!

ManillaresIturriaga 2012 - Mai - 9 Iruzkin bat IRAKURRI POST OSOA

Pasa den astean StatusNet kode irekiko mikroblogintza zerbitzaria berritu zuten; hasiera batean hizkuntzen zerrendan euskara ez bazegoen ere, azkenik gehitu zuten. Ondorioz, identi.ca mikroblogintza zerbitzua euskaratu zuten. Hala ere, Blogsoviet eta Librezaleko lagunei esker (beraiek egin zuten itzulpena, hala uste dugu behintzat) aurretik ere baditugu euskaraz erabiltzeko aukera ematen diguten bi sare: Blogsoviet StatusNet eta ManillareStatus. StatusNet-ean oinarritutako sare hauek elkarren artean komunika daitezke, sare batetik bestera erraz bidal daitezke mezuak eta sare batetik beste sare bateko erabiltzaileak ere jarrai [...]

ManillaresIturriaga 2012 - Api - 24 Gehitu iruzkina IRAKURRI POST OSOA

…gordetzeko moduko bideoa da. Ibon Azpilikueta lagunak, Etxeberrianen emandako kontzertuaren bideoaren beste bertsio bat pasa digu. Eskertzen da horrelako opariak jasotzea! Aupa Ibon! (Argazkietan ikusten da jendea (Beltza, Ainhoa, Jon…) argazkiak ateratzen, material hori ere gustora hartuko genuke!!!) Bitartean gozatu bideo berri honekin!!!

ManillaresIturriaga 2012 - Mar - 24 2 Iruzkin IRAKURRI POST OSOA

…da zalantzarik gabe bideo hau. Etxeberrianeko despedidako argazkiak dira. Esan genuen gau berezia izan zela eta horren lekuko da bideoa. Ibon Azpilikuetak ateratako argazkiak dira eta bideoa ere berak egin du. Aupa Ibon!! Eskerrikasko!! Ikusi eta gozatu!!  

ManillaresIturriaga 2012 - Mar - 22 3 Iruzkin IRAKURRI POST OSOA
IMG_6194

..atsedena. Gustura hartuko dugu, gainera. Azken post-ean Bergarako kontzertura inauterietako ajea gainetik kendu ezinik iritsiko ginela aipatzen genuen, baina azkar asko ahaztu ditugu inauteriak Bergaratik, Itziartik eta, ‘mini-gira’ hau amaitzeko, etxetik pasa ostean. Freskoen dugunarekin hasiz, Alegiako Etxeberrianean jo genuen joan den ostiralean, tabernaren itxiera zela eta. Hasierako asmoa kontzertuaren egunera arte kontua isilpean gordetzea bazen ere, “nik uste nian esatea bazeoala” eta “nik bati bakarrik esan nitxoan” batzuk tarteko, kontzertuko data zehaztu eta hurrengo egunerako kaleko katuek ere bazuten [...]

ManillaresIturriaga 2012 - Mar - 13 3 Iruzkin IRAKURRI POST OSOA

Txapa Irratian. Datorren larunbatean La Pop’lla taldearekin batera Bergarako gaztetxean emango dugun kontzertua zuzenean entzuteko aukera eskainiko du bertako Txapa Irratiak. Entzun nahi izatera, hementxe lotura: http://www.txapairratia.org/entzun.htm. Arrosa Euskal Herriko irrati libreen sareak larunbatean Bergaran ospatuko dituen jardunaldien baitan antolatu da kontzertu hau, eta, esanda bezala, 22:30ak inguruan hasita La Pop’lla taldearekin batera ariko gara. Eskerrik asko Txapa Irratiko lagunei!! Larunbatera arte!!

ManillaresIturriaga 2012 - Ots - 22 Gehitu iruzkina IRAKURRI POST OSOA
arrosa kartela

…oraindik gainean dugula harrapatuko gaituzte 2012ko lehenengo bi kontzertuek. Otsailaren 16tik 21era Tolosatik atera ere egin gabe ibiliko da ziur manillarestar bat baino gehiago, eta apenas izango du astirik mozorroa gainetik kendu eta aurpegitik pintura arrastoak ezabatzeko, otsailaren 25ean, larunbatarekin, Bergaran baitugu hitzordua. Arrosa Irrati Sarearen jardunaldiak egingo dira egun horretan bertako gaztetxean, eta Euskal Herrian antolatzen den edozein ekitaldik jaten, zurrutean edota parrandan amaitu beharra duenez, gauean Bergarako gaztetxean jotzeko gonbita luzatu digute, La Pop’lla taldearekin batera (La Polla [...]

ManillaresIturriaga 2012 - Ots - 6 Gehitu iruzkina IRAKURRI POST OSOA
pupurriefekt

…balio ditu irudi bakar batek. Ba pentsa zer balioko duen irudi sorta batek… Ibon Azpilikueta argazkilari eta lagunak, Abenduaren 17an Alegian emandako kontzertuan ateratako argazkiekin bideo bat prestatu eta pasa digu, denon gozamenerako. Argazki ederrak Ibon! Hurrungoan albokarekin e! Baten batek argazkiren bat nahiko balu, gurekin harremanetan jartzea besterik ez du. Horretarako, idatzi info [abildua] manillar.es helbidera eta esan zein argazki nahi duzun. Bideo deskargatu nahi izan ezkero hemen egin dezakezue. Klikatu eta ondoren “Gorde orria honela…”, “Save as…” edo [...]

ManillaresIturriaga 2011 - Abe - 28 Iruzkin bat IRAKURRI POST OSOA

…eta emozionatu egiten gara. Eta hori da larunbatean oholtzan egon ginenoi gertatu zitzaiguna. Idazten ari denaren kasuan behintzat bai, eta alboan zeudenena ere baietz uste dut. Erronka haundia zen guretzat. Iaz gaztetxean eman genuen kontzertuko kanturik ez jotzeko erabakia hartu genuen, salbuespenak salbuespen. Azaroa zen. Hilabete pasatxo kontzerturako. Abesti aldaketak eta 2011. urtean zehar taldera batu diren kideak kontuan hartuta, 28 abestiko zerrenda genuen. Zalantzak, egun osoko ensaioak, dena pikutara bidaltzeko gogoa… Larunbatekoarekin guztia ahaztu dugu. Alegiko Gaztetxearen 24. urteurrena [...]

ManillaresIturriaga 2011 - Abe - 19 6 Iruzkin IRAKURRI POST OSOA
urteurrena 24

…gabiltza azkenaldian. Urretxuko kontzertuaren kronika egitea ere ahaztu egun zaigu!! Motxean kontatuta, dotore ibili ginen. Arratsaldeko zapietan izan zen kontzertua eta ordutegiari buruzko zalantzak zituenari berehala kendu zitzaizkion. Hasieratik topera ekin genion kontzertuari eta konturatzerako azken kantuetan ginen. KKinzona irratikoak ere giro ederrean zebiltzan eta baita gaztexekoak ere. Bejondeizuela!! Eskerrikasko eta nahi duzuen arte!! Kontzertu hura pasata, urteko kontzerturik berezienetakoa prestatzen hasi ginen. Alegiko Gaztetxeak 24 urte beteko ditu aurten eta bertako urteurrenean izango gara iaz bezala abenduaren 17an. Etxean [...]

ManillaresIturriaga 2011 - Abe - 7 Gehitu iruzkina IRAKURRI POST OSOA
artsuaga-20111122T012528-3sa3g6d

Hara, gure lagun @artsuaga-k zer bidali digun. Zuek bai jakin manillarestarron benetako ispiritua zein den… Eskerrikasko!!! #nikicrossing rulez. GOGORATU: 24-HOUR PROTECTION AND SERVICES Hurrengo geltokia: Urretxu-Zumarraga Gaztelekua. Azaraok 26, arratsaldeko 7etan.

ManillaresIturriaga 2011 - Aza - 22 Iruzkin bat IRAKURRI POST OSOA
  • RSS
  • Delicious
  • Facebook
  • Twitter
  • Vimeo
  • Youtube
  • qik
IMAG0584-1

Etxean estreinatu du

...udaberria. Eguraldi onak kontzertuetarako eskaintza sorta besapean hartuta egin digu ...

argia

Eskerrikasko @IratiS

Askotan jo izan dugu, baino horrelako plaza batean sekula ez. ...

Identi. ca ere euska

Pasa den astean StatusNet kode irekiko mikroblogintza zerbitzaria berritu zuten; ...

Hau ere...

...gordetzeko moduko bideoa da. Ibon Azpilikueta lagunak, Etxeberrianen emandako kontzertuaren ...

Gordetzeko modukoa..

...da zalantzarik gabe bideo hau. Etxeberrianeko despedidako argazkiak dira. Esan ...

Babesleak ;-)

  • TxintxarriMEDIA
  • MusikaZuzenean
  • BlogSovieta
  • Kantatu, sentitu, ekin!

  • ManillareStatus